Atzera egin aurrera egiteko. Irati Gorostidi zinemagileak (Egia, 1988) aro berri bat estreinatuko du datorren astelehenean, Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean bere lehen filma estreinatuz: 'Aro Berria'. 1970eko hamarkadako Donostiako langile mugimendu autonomo iraultzailean hasi, eta Lizasora (Nafarroara) egin zuten jauzi bere gurasoek, Arco Iris komunitate hippyan mundua aldatzen saiatzeko modu berriak entseatuz.
Arriagako serafinak bigarrenez ospatuko dituzte asteazkenetik astelehenera bitartean, Altzako zazpi auzuneetan. Horietan barrena ibiliko den batukadak jaien hasiera iragarriko du eta Harria parkeko txosnagunera eramango du Txupin.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak MintzaOn egitasmoa garatuko du aurten, helburu argi batekin: euskararen ahozkotasuna modu dibertigarri, atsegin eta lasaian lantzea, etxetik. Jon Insausti Maisterrena Euskara zinegotziak egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu.
Azora putre funtsak «luxuzko etxebizitzak egiteko» kaleratu nahi dituztela salatu dute, bizilagunei «kalte handiak» eraginez. EH Bilduren laguntzaz, esku hartzeko eskatu diote udalari, Azora «etxebizitzarekin espekulatzen» ari delako.