Urumea ibaia deskubritzeko modu berri bat

Ibaia beste modu batera ezagutzeko proiektua aurkeztu dute Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Turismo sailak. Ibilbide didaktiko bat prestatu dute, “hiria eta bere eskualdea zeharkatzen dituen ibaiaren balio natural, kultural eta historikoa ezagutzeko”. 3 kilometroko eta 45 minutuko luzera du ibilbideak.
Hiriarentzat “esanguratsuak” diren baliabide naturalei arreta berezia eman nahi izan diete hala, “haien berreskurapen soziala” sustatzeko. Arreta hori bereganatzeko, ordea, 8 panel informatibo jarri dituzte ibai bazterreko pasealekutik, ibaiaren kultura, historia eta natura uztartzen.
“Urumea ez da soilik Donostiaren identitatearen parte, bisitatzen gaituztenentzat ere erakargarria da”, azaldu du Jon Insausti Turismo zinegotziak. “Denbora luzez, Donostiak ibaiari bizkarra eman dio, itsasora eta badiara gehiago begiratuz. Urumea gure hiriko historiako arteriaren bat izan da, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren aldetik”.