68 urteko gizon bat hil da Bidebietako etxebizitza batean piztutako sutean

Udalak larunbat goizean jakinarazi duenez, 68 urteko gizon bat hil da goizaldean bere etxean piztu den sute baten. Ezbeharra goizeko 04:00ak aldera gertatu da Bidebietako Julio Urkixo kaleko etxebizitza eraikin bateko 4. solairuan. Bertan, bikote heldu bat bizi zen. Ikertu beharreko arrazoiengatik, sua egongelan piztu da bikotea lo zegoen bitartean; keak esnatu ditu eta irteten saiatu dira. Emakumezkoak balkoira ateratzea lortu du, baina 68 urteko gizonezkoak ez du sua eta bero eremua gainditzerik izan eta bertan hil da, kearen eta erreduren ondorioz.
Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta emakumezkoa lagundu dute. Suak etxebizitza horri soilik eragin dio, ez du bestelako kalte pertsonal edo materialik sortu. Halaber, 06:00ak aldera lortu dute sua itzaltzea. Esku hartzean hiru anbulantziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ere parte hartu dute. Bizilagunak beren etxeetan konfinatu dituzte, baina kearen ondorioz bi lagun artatu behar izan dituzte osasun etxean.
Alargunari eta semeari abegi zerbitzua emango die udalak, Larrialdi zerbitzuaren bitartez.