Jai betean daude Loiolako Erriberan
Buruhandi eta erraldoiekin kalejira egin zuten jaien hasieran.Asier Gonzalez de San Pedro Ostiral arratsaldean ekin zieten auzoko jaiei Loiolako Erriberan eta igandera arte luzatuko dira antolatzaileek prestatutako hamaika aukerarekin. Beroketa gisa haurrek puzgarrietan saltoka aritzeko aukera izan zuten jaien hasierako pregoiaren aurretik. Eszenarioan Udaleko Musika Eskolako kideek girotu zuten saioa. Ondoren, suziriari su emanda piztu zuten festen metxa eta auzoan barrena kalejira egin zuten buruhandi eta erraldoiekin. Halaber, haurrentzat zezentxoak ere egin zituzten. Asteburu lanpetu baten hasiera besterik ez.
Hona Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak egindako irudiak.


