Palestinari elkartasuna adierazi diote Kursaaleko atarian

Zinemaldiaren hasierako galan genozidioaren aurkako eta Palestinaren aldeko aldarriak ugariak izan baziren, haren aurretik Kursaalen kanpoko aldean ehunka lagunek parte hartu zuten Donostia Palestina Herri ekimenak deitutako protestan. Ertzain ugari bazegoen ere, inolako istilurik gabe aurrera eraman zuten protesta ekintza.
Palestinako bandera ugari, Genozidioari Stop zioten afixak edota bandera palestinarraren gainean Picassoren Gernika-ko irudietako bat duena. Modu askotara oihukatu zuten Israelgo estatuaren erasoa eteteko. Zarata eta aldarri ugari entzun ziren, besteak beste, Palestina askatu, Israel boikot edota Israel estatu terrorista. Auditorio barrura sartu zirenetako batzuek ere Palestinaren aldeko mezuak zabaldu zituzten. Paco Leon aktorea, adibidez, partaideen afixetako bat erakusten sartu zen Kursaalera. Jaialdiaren zuzendari Jose Luis Rebordinos berak ere, antolakuntzako beste kide batzuen moduan, Stop zioen pegatina zeramaten soinean.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastianek egindako argazkiak.













