100 urte bete dira Aquariumeko Itsas Jauregiko lehen harria jarri zutenetik
Itsas Jauregiaren ekitaldiko aurreskua.Aquariuma 1925eko irailaren 22an jarri zuten Aquariumaren Itsas Jauregiko lehen harria. Hain zuzen ere, 100 urte bete berri dira. Dena dela, hiru urte geroago, 1928an, inauguratu zuten ofizialki Aquariuma. Horregatik, mendeurrena 2028an ospatuko dute.
Lehen harria jarri izana gogoratzeko, agerraldi bat egin zuten atzo goizean, eraikinaren parean. Besteak beste, aurreskua dantzatu, eta Corazon del Mar liburua aurkeztu zuten. Alvaro Bermejo idazlea eta Joseba Urretabizkaia argazkilaria dira egileak. Liburuak Itsas Jauregiaren 100 urteko historia jasotzen du.
Bestalde, ekitaldi berezi bat egin zuten atzo arratsaldean, Aquariumean. Bi pertsona omendu zituzten: Angel Iglesias eta Mari Carmen Garmendia. Iglesias Aquariumeko fundazioko patronoa da 2002tik, eta Garmendia 2003tik. Biak Ugazaba Emeritu izendatu zituzten.



