Zinemaldiaren ostean iritsiko da IX. Donosskino film laburren festibala
Urriaren 8tik 11ra bitartean egingo dute Antzoki Zaharrean, eta lau egunetan ikusi ahal izango diren 22 lanen berri eman dute.

Donostiako zinema eskaintzak ez du atsedenik. 73. Zinemaldia bukatu ondoren, IX. Donosskino film laburren festibala dator, eta, geroago, 36. Beldurrezko eta Fantasiazko Astea. Urriaren 8tik 11ra bitartean, Antzoki Zaharra hartuko du Donosskino jaialdiak.
Guztira, 22 lan proiektatuko dituzte, lau egunetan banatuta. Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin. Gonbidapenak Antzoki Zaharrako leihatilan jaso daitezke, urriaren 8tik aurrera (Ordutegia: 11:30-13:30 / 17:00-20:00).
Hauxe duzue egutegia, egunez egun:
Urriak 8, asteazkena
- ShortZinema Saileko film laburren emanaldia (19:30): Irrelevante, La cura, Kume, Majonezë, Kamali, Gallina eta Cuando llega el frío.
Urriak 9, osteguna
- ShortZinema Saileko film laburren emanaldia (19:30): Ne me quitte pas, 29 de febrero, Cura sana, Urtajo, Punter, Una cabeza en la pared eta Tree keenings.
Urriak 10, ostirala
- ShortZinema Saileko film laburren emanaldia (19:30): The ugly chickens, Lo que te falta, Tito, Bondi boy, Líbranos del mal, Cólera, Insalvable eta Tea.
Urriak 11, larunbata