Donostialdeako araztegiak hitzarmen kolektibo berri baten alde mobilizatu dira
Loiolako araztegia. (Argazkia: Estitxu Zabala) UTE GOMLS-Ansareo enpresako langileak Añarbeko Urak enpresaren aurrean mobilizatu dira, hitzarmen kolektiboa berritu dezaten eskatzeko; izan ere, euren lan baldintzak 2024tik daramatzate izoztuta. Hala, bi orduko lanuztea egin dute.
GOMLS-Ansareko langileak Donostiako – eta inguruko beste hamar udalerritako – edateko uren eta hondakin uren kudeaketaz arduratzen dira, eta 2024az geroztik, hitzarmen izoztua dute. Edateko uren eta hondakin uren araztegiak kudeatzeaz arduratzen da enpresa, baita ere, eta Añarbeko Urak enpresa publikoaren kontrata gisa jarduten du. Haiek arduratzen dira gure etxeetara iristen den ur garbiaz eta gure hodietatik doan ur zikinaz. Zerbitzua publikoa da, eta langileak enpresa pribatu batekoak dira.
Atzo, osteguna, goizeko 11:30ean, langile guztiak AGASAren egoitzaren aurrean bildu ziren. Salatu zuten urtebete baino gehiago daramatzatela hitzarme kolektibo hori negoziatzen, eta ez dutela aurrerapenik ikusi.
Comisiones Obrerasetik (CCOO) argi utzi nahi izan dute, negoziazio prozesu hori hasi berria dela, eta lanuzteek dirauten bitartean, instalazioak gutxieneko mantentze-lan baten bidez artatuko direla; horrek, ordea, ez du zerbitzua bermatzen, araztegien segurtasuna baizik. Eusko Jaurlaritzak ukatu egin ditu enpresak eskatutako gutxieneko zerbitzuak, eta kezkatuta daude langileak: “Horrela jarraitzen badu, oinarrizko zerbitzu baten, uraren, kalitateari ez eragitea espero dugu”, azaldu dute. Akordio batek soilik konpondu dezake egoera.

