Krifis taldeak 'Anabasis' estreinako disko instrumentala aurkeztu du

Donostiako Krifis laukoteak lehendabiziko lana entzungai jarri du hainbat plataforma digitaletan. Anabasis da bere izenburua eta zazpi pieza instrumental ditu. Haien arabera, rock eta metal alternatiboa jorratzen dute. Erreferentzia gisa bi talde ezagun aipatu dituzte: Tool eta Mastodon.
Krifis iaz sortu zuten lau musikari hauek: Iñigo Larrunbide (gitarra), Martin Grao (gitarra), Mikel Vergara (baxua) eta Rafa Blanco (bateria). Haien musikan riff indartsuak, erritmo aldaketa ugari eta dinamika kontraste handiak aurki daitezke, euren estiloari nortasun propioa emanez. Estreinako lanean, metal progresiboa, metal alternatiboa, stonerra eta punka nahasten dira bizitzaren argi eta itzalen kontrasteak islatzeko, entzulea haren barne munduan zehar bidaiatzera gonbidatuz.