Bolo-Bolo Weekend, «gora mikrojaialdiak»
Asteburuan izango da lehenengo aldiz Bolo-Bolo Weekend jaialdia, eta talde guztien ordutegiak argitaratu dituzte.

Egoitza Irunen duen BloodyMary disko-denda eta sustatzaileak 35. urteurrena ospatuko du, musika alternatiboko jaialdi berri batekin: Bolo-Bolo Weekend izena izango du, eta 2025eko urriaren 3an eta 4an izango da, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Musikari, diskoei eta kontzertuei eskainitako ibilbidea omentzeko sortutako ekimena da, eta helburua da hiriko kultura-arloan erreferentziazko ekitaldi bihurtzea. “Urte hauetan guztietan gurekin izan ditugun talde guztiak eta jendea omentzeko modu bat da. Bolo-Bolo Weekend irudikatzen dugun Bloody Mary festa handi horren tenplua da”, dio Irungo enpresa sustatzaileak.
Bolo-Bolo Weekend “mikrojaialdi eklektikoa”
Grande Amore, Aiko El Grupo, Dame Area, Lukiek, Mikosis eta Silitia dora Bolo-Bolo Weekend mikrojaialdiaren lehenengo edizioko kartela osatzen duten hamabi taldeetako batzuk. Euskal Herriko zazpi talde eta nazioarteko bost arituko dira Intxaurrondo Kultur Etxean urriaren 3an eta 4an, Irungo Bloody Mary diskoetxe eta sustatzailearen 35. urteurrena ospatzeko.
Musika festa bikaina izango da, Grande Amore galiziarren 1980ko hamarkadako techno-punka eta Aiko El Grupo taldearen gitarren pop-rock frenetikoa ekarriko dizkiguna, Silitia talde bizkaitar sailkaezinaren brioche-pop doinuekin eta Adiós Amores taldearen pop psikodelia eta cumbia ukituekin batera.
Bloody Mary disko dendak bultzatutako jaialdi alternatiboa, aretoen kultura defendatzea eta musika-komunitate bat sortzea helburu duena. Halaber, “Euskadiko talentu berriari laguntzea” eta “beste mikrojaialdi batzuekin harremanak sortzea bilatzen duen mikrojaialdi aitzindaria” izan nahi du Bolo-Bolo Weekend jaialdian Donostian.
Raisa Álava arabarrak diseinatu du jaialdiaren irudia.
“Areto-jaialdi bat, alternatiboa eta guztientzako erosoa: Aupa mikrojaialdiak!”
Bolo-Bolo Weekend jaialdiak tokiko eta nazioarteko “talentu berriari” balioa eman nahi die, eta aretoetako kontzertuak aldarrikatuko dituen ekitaldi alternatibo bat eskaini nahi du, “aretoak esperientzia komunitario batez gozatzeko musika-babeslekuak” direlakoan. Makrojaialdien kontzeptutik eta filosofiatik erabat aldenduz, jaialdi honetan ez da “gainjartze deserosorik” egongo, ezta “gehiegizko preziorik ere”, eta Intxaurrondo Kultur Etxean egingo da, “baldintza akustiko bikainak eta edukiera mugatua duen espazio batean”, erosotasunez gozatu ahal izateko, ingurumenarekiko errespetuzko ingurune intimo batean.