Ibaeta Basket prest dago ligari ekiteko

Lagunartekoak jokatuta, ligari ekiteko ordua iritsi zaio Ibaeta Basket saskibaloi taldeari. Larunbatean, hilaren 4an, jokatuko dute lehen neurketa, Gaska kiroldegian. Kanaria Handia izango dute arerio, 17:00etatik aurrera.
Hamar jokalariak prest daude 2025-2026ko denboraldiari aurre egiteko. Zazpi dira etorri berriak: Hannah Jump, Irene Murua, Yvonne Ejim, Itziar Ariztimuño, Khadija Faye, Veronika Remenarova eta Paige Robinson. Aurretik zeuden eta jarraituko duten beste hiruak, berriz, Maria Erauntzetamurgil, Roso Buch eta Lara Gonzalez dira.
Pasa den astean, Euskal Kopan parte hartu zuten, eta jokaturiko bi partidak galdu zituzten Araskiren eta Gernikaren kontra. Hain zuzen ere, Gernikak irabazi zuen Euskal Kopa, Araski mendean hartuta.