Bang Bang Zinemak 11. denboraldia aurkeztu du
1980ko hamarkadako bi film berezirekin abiatuko dute sasoia, hilaren 25ean, Antzoki Zaharrean.
Bang Bang Zinemaren 11. denboraldiaren aurkezpena, Viktoria Eugeniako Klub aretoan.Bang Bang Zinema Hamar urteko bidea beteta, hamaikagarrena da tokatzen dena. Bang Bang Zinemak atzo arratsaldean aurkeztu zuen 11. denboraldia. Bost emanaldi izango ditu, eta urriaren 25ean izango da lehena.
1980ko hamarkadako bi film eskainiko dituzte Antzoki Zaharrean (19:30): John Carpenter zuzendariaren Big Trouble in Little China (1986) eta Joel Schumacher zinemagilearen The Lost Boys (1987). Sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke Donostia Kulturaren webgunean.
Beste lau emanaldiak abenduaren 13an, otsailaren 7an, apirilaren 18an eta, azkena, ekainaren 20an. Saio guztiak ikusteko abonua 50 eurokoa da. Aldiz, bakoitzaren sarrera 11 eurokoa da.


