Dena ezin da konpondu?

Puskatu zaizu mugikorra edo bihotza, konfiantza edo galtzerdi bat. Berdin du, badakizu berria behar duzula. Txustak gogorarazten digu: «Dena ezin da konpondu. Zertarako horretan denbora galdu».
Zerbait puskatu zaizunean, ez duzu besterik ikusten, eta, hasten zara gertatuko ez diren gauza guztien absentziarekin sufritzen. Zaila da iraganari su ematea, are zailagoa, gertatuko ez diren etorkizunei.
A, baina Mercedesek abesten duena, zer? «Dena aldatzen da», lagun! Ziur naiz, Gaza hiria, txikitu eta odoleztatua, jaioko da berriro. Historia ez da bost urtetan amaitzen. Ez bada bost barru, hamar edo hogei edo ehun barru izan dadila. Baietz, gu hemen ez gauden arren, biziberrituko dela Palestina eta olibondoen herria. Berdin munduan askatasun eta justizia gosea, urte ilunak dauden arren aurretik.
Eta, orduan, nola ez da bada, konponduko zure mugikorra edo bihotza edo konfiantza edo galtzerdia? Txustak hau ere gogorarazten digu: «Zerbait konpondu badaiteke / borrokatu horren alde, beldurrik gabe. / Aukera txikiena bada ere / saiatu, sentitu ta bizi bare».