Bidebietako Juan Carlos Guerra kirol pista eraldatu dute auzokide eta eragileek
Auzotarrek eta eragileek egindako lana atzo ikusarazi zuten jaialdi batean.Donostia Kirola Bidebieta margotu eta jolastu proiektuak Juan Carlos Guerra kirol pistan egindako esku hartzearen emaitza erakutsi zuen atzo saskibaloia, pintura, musika eta dantza uztartu zituen kale ekitaldi baten bidez. Basket Kalean kolektiboak dinamizatuta, auzoko bizilagunek eta gizarte eragileek pista berritu dute, estetikoki eta funtzionalki, kirol gune eta elkargune komunitario gisa sendotzeko. Auzokideek proiektuaren esaldi adierazgarria aukeratu zuten, eta pistaren paretak margotzen parte hartu zuten, espazioa izaera komunitarioarekin eraldatuz.
Donostia Kirolak bultzatutako Auzo Kirola programak jarduera fisikoa ardatz duten auzoetan parte hartzeko proiektuak babesten ditu, eta, aldi berean, osasunarekin, inklusioarekin, kulturarekin, hezkuntzarekin eta hiri berroneratzearekin lotutako helburuak dituzte. Bidebietan, Bideberri, La Salle, Kontadores, Adsis, Larratxo Fundazioa eta Guardaplata bezalako tokiko eta auzo erakundeen inplikazioa izan du ekimenak, eta Jump the Line-ren kolaborazioa.
Iñaki Gabarain Kirol zinegotziak adierazi duenez, “Bidebieta margotu eta jolastu bezalako proiektuek erakusten dute kirola tresna indartsua dela auzoak kohesionatzeko eta eguneroko bizitza hobetzeko; herritarrek beren espazioaren eraldaketan parte hartzen dutenean, emaitza ingurune seguruagoa, biziagoa eta irisgarriagoa da guztiok kirola egiteko”.

