Galiziako Negreira izango da Realaren kopako lehen aurkaria

Espainiako Kopako lehen kanporaketako zozketa egin dute gaur eguerdian, Madrilen. Realak dagoeneko badaki zein izango den lehen aurkaria: Coruñako Negreira kirol elkartea. Galiziako Preferente mailan jokatzen dute.
Neurketa bakarra hilaren 28an edo 29an izango da Jesus Garcia Calvo futbol zelaian. Hau da, Negreiraren etxean. 2.000 ikuslerentzako edukiera du.
Pasa den denboraldian, Alacanteko Jove Español taldearen aurka jokatu zuten lehen kanporaketa, eta aise irabazi zuten txuri-urdinek (5-0).