Dekolonialitateari buruzko hitzaldia Amara Berrin, urriaren 12an «ospatzeko ezer ez» dagoela aldarrikatzeko

Urriaren 12a, espainiar naziotasuna ospatzeko eguna izanik, espainiar kolonizazioa jasandako herri askok borroka egun gisa ikusten dute. Euskal Herrian zein Latinoamerikako herri askotan, “ospatzeko ezer ez dagoela” aldarrikatzen dute. Hori horrela, Amara Berriko Amak contra el racismo taldeak urriaren 11rako egitaraua antolatu du.
Izen handiko bi pentsalariren hitzaldia izango da ekitaldiaren muina. Arrazakeria eta dekolonialitatea izango dute mintzagai, hain zuzen ere, Katya Colmenares eta Ramon Grosfugel pentsalariek.
Katya Colmenares, filosofo mexikarra, Filosofia Politikoan espezializatutako Humanitateetan doktorea da Mexikoko Metropoliko Unibertsitate Autonomoan (UAM-I). Deskolonizazio epistemologikoari, logika dialektikoari, filosofia politiko kritikoari eta zientzia kritikoaren metodoari buruzko hainbat lan argitaratu ditu, Askapenaren filosofiaren ildotik. Hacia una ciencia de la lógica de la liberación liburuaren egilea da eta