Iker Laurobak disko berri batekin ospatuko du 50. urtebetetzea
Bosgarren solairutik ikusmira zabalagoa duela iragarri du Iker Lauroba musikari donostiarrak. Hilaren 12an, 50 urte beteko dituen egunean, haren bakarkako ibilbideko zazpigarren diskoa kaleratuko du. Hain zuzen ere, Bosgarren solairutik da bere izenburua.
Zazpi abesti berri, bere bi abestiren moldaketak eta pandemian grabaturiko “artista handi baten” bertsioa jaso ditu lan berrian.”Bizitzari perspektiba zabalago batetik abestu diot”, adierazi du Laurobak.