Jon Gorrotxategi da oraina eta etorkizuna
Eibarkoak 2030era arte berritu du Realarekin, hamaikakoan lekua egin ondoren.

Albiste onak behar ditu Realak, bizi duen momentu txarrari aurre egiteko. Horrela, klubak asmatu du Jon Gorrotxategi 2030. urtera arte lotzen. Denboraldi hasiera kaskarreko salbuespenetako bat izaten ari da Eibarko euskarria. Sergio Franciscoren hamaikakoan egonkortu da, eta ia dena jokatu du.
15 urterekin iritsi zen Zubietara, eta, ordutik, etengabe hazi den jokalaria da. Batez ere, pasa den sasoian eman zuen zer esana Mirandesen utzita jokatu zuenean. Lehen mailara igotzekotan izan ziren, eta jokalari erabakigarrienetako bat izan zen Gorrotxategi. Orduan ere, ia dena jokatu zuen.
Kontratu berritze honekin, oraina eta etorkizuna sendotu nahi ditu Realak, eta gauza bera egin beharko luke harrobiko beste hainbat jokalarirekin.