Monsieur leCrêpe-ren single berrian, Donostiarekin zorrotz: «Eneko Goia lotu ondo zure gorbata, parke tematiko baten alkatea zea ta»

Juantxo Arakama rap abeslari tolosarra da Monsieur leCrêpe eta ostiralean argitaratuko du Venta Aundi bere lehenengo lana. Hedabideei Handsome Izzy singlea bidali die, bere estilo zorrotz eta zuzenaren adibide bikain bat. Donostian bizi da Arakama, eta, hain zuzen, Donostiari egin dio “txahala” kantu itsaskor honetan.
“Monsieur le crep is in the town en la city. Donosti titi, mucho guayon, poco grafitti. Herria jun zaio girik etorri diren tokitik. Dirua azkar dijoa, gu poliki”, abesten du Arakamak kantaren amaierako bertsoetan. Eta, jarraian, hiri ereduari, eta laster alkate ohi izango den Goiari ematen dio egurra:
“Hainbeste hotel dauden hiri baten daude hainbeste kalen botata. Kola y plata. Eneko Goia lotu ondo zure korbata, ezin da esan ez dezunik irabazi soldata. Parke tematiko baten alkatea zea ta. Plata y Coca. La vida loca. Botaiezu bistazo bat Donostiko kale(e)i. Mucho madero, mucho giri, pero poca ley. Mucho gabatxo que ha venido a ver a roca rey. Lo Que No Te Cuentan de Donosti, seguro. Quién está detrás de Kote Cabezudo. Su lado oscuro…”
Ypsen (Zaragoza) MC eta beatmakerraren instrumental itsaskor baten gainean eraiki du kantua, eta baxuan da Lacasia, Gitarran Pando eta “musker koroak” egiten Enara.
VENTA AUNDI Urriaren 10etik aurrera jarriko du salgai 12″ko binilo formatuan eta urriaren 20etik aurrera, plataforma (ia) guztietan. Adierazi duenez, Spotify-n ez da egongo Musikariak Palestinarekin egitasmoak antolatutako boikotarekin bat eginez.