Ertzaintza Martutenen arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da
Bi ertzain, patruilatzen. Artxiboko irudia.Irekia Martutenen goizaldean arma zuri batekin gertatutako erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. 00:40 aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura egindako dei baten bidez, polizia bertaratzeko eskatu dute, antza, pertsona bat zauritu baitute arma zuriz egindako eraso batean. Abisuari erantzunez bertaratu diren poliziek gizonezko bat aurkitu dute eta honek utzitako eraikin batera eraman ditu. Biktimak berak bertan igarotzen du gaua, beste pertsona batzuekin batera, tartean, ustezko erasotzailea. Zauritua odola dariola zegoen hanka batetik, eta ertzainetako batek torniketea egin dio odol jarioa gelditzeko. Minutu gutxira, anbulantzia batek Donostia Ospitalera eraman du. Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutako argitu eta erasotzailea atxilotzeko.


