Dbusek zerbitzu minimoak emango ditu Palestinaren aldeko asteazkeneko greba egunean

Datorren asteazkenerako, urriak 15, Palestinaren alde deitutako lanuzte partzialak direla-eta, 3:00etatik 6:00etara, 11:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 22:00etara doazen ordu tarteetan, Dbusek autobus zerbitzu minimoak eskainiko ditu.
Horren guztiaren ondorioz, erabiltzaileei jakinarazten zaie lanuztea egingo den ordu tarteetan autobus linea hauek ez dutela zerbitzurik emango: 21-Amara-Mutualitateak, 23-Errondo-Puio, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 29-Hego Intxaurrondo Sur, 31– Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao, 40-Gros-Antiguo-Igara, 41-Gros-Egia-Martutene, 42-Aldapa-Egia, 43-Anoeta-Igara eta 46-San Antonio-Morlans.
Era berean, aipatutako ordu tarte horietan gainerako lineen ordutegiak eta maiztasunak murriztu egingo dira.
Gutxieneko zerbitzuei buruzko informazio guztia webgunean eta geralekuetan eskuratu daiteke.Dbusen zerbitzuak lanuzte partzialetan.
Azkenik, urriaren 15ean bertan, manifestazioa dela eta Dbusen zerbitzuetan ibilbide eta geraleku aldaketak egingo dira.