Bularreko minbizia duten pazienteek ekitaldia egingo dute ostiralean

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak ekitaldi bat antolatu du ostiralerako, bularreko minbizia duten pazienteei babesa emateko. Urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela eta, ostiral honetan, urriaren 17an, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolatuta, bularreko minbizia duten pazienteek manifestu bat irakurriko dute Bulebarreko kioskoan 11:00etan.
Une horretan, sare arrosa bat ere egingo da, presentzia instituzionalarekin. Hori guztia, elkartearen aurtengo kanpainaren aurkezpenaren esparruan egingo da: “Arduratzen gaitu”.
Ondoren, 11:30ak aldera, ekitaldi bat egingo da Parte Zaharreko Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan (San Jeronimo kalea, 18), pazienteek, ikertzaileek eta sektore medikoak parte hartuta.