Jack Szostak Nobel saridunarekin abiatuko dituzte Zientzia Hiria jardunaldiak

Zientzia eta gizartea diziplina anitzeko ikuspegitik konektatzeko helburuarekin, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta San Telmo museoak, Erronkak ildoaren barruan, Donostia, Zientzia Hiria programa antolatu dute. Edizio hau “biziaren jatorriaren” gaiari eskaini diote. Naturaren misterio handietako bat da, kimikaren, fisikaren eta biologiaren ikuspegitatik aztertu dena, eta azkenaldian eztabaida sutsuak piztu dituena ikuspegi ontologiko batetik ere, bizitzaren beraren definizioa zalantzan jartzen baitu.
San Telmoko saioak hilaren 16an eta 17an, eta hainbat adituk parte hartuko dute. Esaterako, Jack Szostak Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saridunak. Saio bakoitza 19:00etan hasiko da, eta sarrera librea da edukiera bete arte. Gainera, zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez museoaren Youtubeko kanalean.
- Urriak 16, osteguna: Origin of Life hitzaldia, Jack Szostak. Moderatzailea Kepa Ruiz Mirazo izango da. Nola gertatu zen mundu bizigabe batetik bizidun baterako trantsizioa? Posible al da jauzi edo trantsizio horiek laborategian errepikatzea? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko da Szostak.
- Urriak 17, ostirala: ¿Qué es la vida y cómo surge? Diálogos desde la filosofía y la ciencia mahai ingurua. Solaskideak hiru dira: Kepa Ruiz Mirazo, Juan Manuel Garcia Ruiz eta Izaskun Jimenez Serra. Diziplina anitzeko elkarrizketaren bidez, saiatuko dira lengoaia gertuko eta erakargarrian gakoak ematen espazioan bizitza bilatzearen inguruan, Lurra planetan bizitza sortzea eragin zuten prozesu kimiko eta fisikoen inguruan eta bizitza gisa zer ulertzen dugunaren inguruan.