Palestinaren aldeko eserialdia egin du ELA sindikatuak
Elkarretaratzean, Israelekin harremanak eteteko eskatu diete Imanol Pradalesi eta Maria Chiviteri.

Euskal Herriko sindikatuek bat egin dute Palestinaren aldeko lanuzte orokorrarekin. Ordea, protesta bateratuak ez dituzte egin. ELA sindikatuak elkarretaratzea eta eserialdia egin du Andia kalean, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. 11:30 inguruan hasi dute protesta, eta minutu batzuk geroago, Andia kaleko errepidean eseri dira ehun bat kide, zirkulazioa eteteko.
Israelek hildako palestinarren kopurua kartel batzuen bidez erakutsi eta gaitzestearekin batera, Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Chivite Nafarroako presidenteari eskatu diete Israelekin harreman guztiak eteteko. Besteak beste, lelo hauek oihukatu dituzte: Pradales, Chivite, harremanak eten, Boikot Israel, Palestina askatu, Hemen gaude, Palestinaren alde eta Israel genozida.


























Langile batzordeak
ELAren mobilizazioa baino ordu erdi lehenago, sindikatuetako langile batzordeetako kide batzuek elkarretaratze isila egin dute Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean.