Errepidera atera dira Loiolako Erriberako bizilagunak
Auzoan orduko 30 kilometroko abiadura jartzea eskatu diote Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailari.

Zirkulazioa arautzeko eta segurtasuna bermatzeko premia du Loiolako Erriberak. Arduratuta daude azkenaldian izandako ezbeharrekin. Esaterako, pasa den irailaren 29an, 9 urteko haur bat bat harrapatu zuen haur batek. Hori dela eta, Loiolako Erriberako auzo elkarteak manifestazio bat egin zuten atzo, arratsaldean. Bizilagun askok bat egin zuten protestarekin.
Auzoan orduko 30 kilometroko abiadura jartzea da irtenbidea, auzo elkartearen iritziz. Hori bera eskatzeko, auzoko errepidera atera eta manifestazio jendetsua egin zuten. Erabaki hori hartu eta abian jartzea Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailari dagokio. Hain zuzen ere, etzi, astelehenean, gai honen inguruko interpelazioa aurkeztuko du EH Bilduk, udal batzordeetan. Zehazki, neurriak hartzeko eskatuko diote Olatz Yarza Mugikortasun zinegotziari.