Zarauzko erailketa matxista salatu dute Donostian
Zarauzko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea, Bulebarrean.Irutxuloko Hitza Erailketa matxista bat izan zen joan den astean Zarautzen, eta hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek Donostiako Bulebarrean igandean, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta.
Emakumeek erailketa matxisten eta, oro har, eraso matxisten aurrean pairatzen duten “babesgabetasuna” salatu zuten, baita halakoen biktimei eta euren gertukoei elkartasuna adierazi ere.
Zarauzko hilketa matxistaren ustezko egilea, 47 urteko gizon bat, joan den astean bertan atxilotu zuten, eta epailearen eskuetatik pasatu ostean, espetxean sartu dute.
