Zubieta 2 taldeak Enrique Abril errebote txapelketako finala jokatuko du

Datorren igandean bukatuko da Enrique Abril errebote txapelketa, eta Zubieta 2 taldeak etxean jokatuko du final handia. Hau da, Zubietako Errebote plazan. Donibane Lohizuneko Luzean taldearen aurka ariko dira, 10:30etik aurrera.
Finalerdiak, berriz, pasa den asteburuan jokatu ziren. Batetik, Zubieta 2 taldeak Kanboarrak menderatu zuen Zubietan (13-11). Neurketa estua eta lehiatua izan zen, hiru ordukoa. Bestetik, Luzeanek Zaharrer Segi hartu zuen mendean, Villabonan (13-4).