Ekain Orobengoa aurrelaria berritu du Realak
Erik Bretos eta Ekain Orobengoa, Zubietako bulegoetan.Reala Realak harrobiko jokalarien aldeko apustua berretsi du Ekain Orobengoa 2028ra arte berrituta. Bigarren taldeko aurrelari oiartzuarrak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen Granadaren kontrako partidan. Hori dela eta, lesioaz errekuperatzen dihardu, baina ez dirudi sasoi honetan berriz jokatzerik izango duenik.
Orobengoa 2016an iritsi zen Zubietara, haurra zela. Ordura arte Donostiako Kostkas taldean aritu zen. Dena dela, Realaren bigarren taldearekin bat egin aurretik, Berion aritu zen hiru denboraldiz (2021-2022, 2022-2023 eta 2023-2024ko tarte batean) Espainiako Bigarren Federazio mailan. 2023-2024ko denboraldian itzuli zen Realera Espainiako Lehen Federazio mailan jokatzeko —gol bat egin zuen–. 2024-2025eko sasoian, berriz, bigarren mailara igotzea lortu zuen txuri-urdinekin —guztira, hiru gol eginez–


