GOE eraikineko beirateetan hegaztien heriotzak saihesteko elementuak eskatu ditu Eguzkik
Erregetxo bekainzuri bat hilda, GOE eraikinaren kanpoaldean.Eguzki Basque Culinary Center erakundeak Manteon inauguratu berri duen Gastronomy Open Ecosystem (GOE) eraikinak beirate handiak ditu bere fatxadetan, eta horiek dagoeneko hegazti baten heriotza eragin dutela salatu du Eguzki talde ekologistak: “Txoritxo batek talka egin du eta hil egin da. Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) Europako txori txikienetarikoa da eta milaka kilometro egin ditu Manteon zegoen parkera itzultzeko, kristal puskaren aurka talka egin duen arte”.
https://x.com/EguzkiEH/status/1980713437371203654
Hori dela eta, eremu urbanoetako beste beirate askotan egiten den moduan, GOE eraikinean ere hegaztien talkak saihesteko jarri ohi diren elementu itsaskorrak jartzeko eskatu dute ekologistek: “Hegaztien talkei irtenbidea”.


