Tomy Carbonell erdilari gaztearengan konfiantza osoa du Realak

Realak bigarren taldeko jokalarien kontratuak berritzen jarraitzen du. Min hartuta dagoen Ekain Orobengoa aurrelaria 2028ra arte berritu ondoren, gauza bera egin dute Tomy Carbonell erdilari kataluniarrarekin. Hau da, 2027-2028ko denboraldi bukaera bitarte berritu dute haren kontratua.
Carbonellek 20 urte ditu, erdian zein euskarri lanetan aritzen da eta proiekzio handiko jokalaria da. Gainera, Jon Ansotegi entrenatzailearentzat ezinbestekoa da, hamaikakoan lekua egin duenetako bat delako.
Bartzelonakoa da, eta pasa den sasoian fitxatu zuen klub txuri-urdinak. Bitxikeria moduan, Tomas Carbonell tenislariaren semea da.