Bakeaz eta konpromisoaz
Hitzak sobran daude. Su etenaz ahoa bete-bete agintari eta Nobel sarien bilatzaileak. Eta jarraitzen dugu ikusten erailketa araua dela Palestinan. Antzekoa Kongon, Mexikon, Sudanen, Ukrainan.
Noski palestinar erresistentzia babestu behar dugula. Beldurra ematen dit ekidistantziak. Baina baita ere beldurra indarkeriaren lilurak. Joxe Ripiau beti gogoan: «Nahiz eta tamalez / Horrenbeste alditan / Izan aukera bakarra / Ez dezagun bihurtu bandera / Honekin ez gaitezen arinak izan». Mundu berri bat badugu bihotzean, izan dezagun ere gure eskuetan.
Eta tira, ahaztu gabe Kwame Ture, beltzen botereaz hitz egin zuen ekintzailea: «Desberdintasuna dago bakearen eta askapenaren aldean, ezta? Injustizia izan dezakezu, baina bakerik ez. Ez al da hala? Bakea izan dezakezu eta esklabo izan. Beraz, bakea ez da erantzuna. Askapena da erantzuna».
PD: A, eta oroitu dezagun Nobel saria kultura burgesa saritzeko legitimazio gailua besterik ez zela, eta horregatik Jean Paul Sartrek uko egin ziola, existentzialista on batek egiten duen moduan: norbere ekintzekin gizateria osoa konprometituz. Eta hor ere oroitu genezake Jone Forcada.


