Abuztuaren 1ean izango da 2026ko Donostiako Klasikoa
Giulio Ciccone 2025eko irabazlea, Bulebarreko helmugan.Sprint Cycling Euskal Herriko gizonezkoen eta emakumezkoen Itzulia eta Donostiako Klasikoa antolatzen dituen OCETA erakundeak aipaturiko lasterketen 2026ko datak iragarri ditu.
Klasikoa abuztuaren 1ean izango da, gizonezkoen Itzulia apirilaren 6tik 11ra bitartean, eta emakumezkoen Itzulia maiatzaren 15etik 17ra. Ibilbideen inguruko xehetasunak aurrerago iragarriko dituzte.
Gogora dezagun Giulio Ciccone italiarrak irabazi zuela iragan abuztuaren 2an, aurtengo Donostiako Klasikoa. Jan Christen suitzarra izan zen bigarren, eta Maxim Van Gils belgikarra hirugarren.


