Azaroaren 2an jokatuko da atzeratutako Enrique Abril errebote txapelketako finala
Zubieta 2 eta Kanboarrak taldeen arteko finalerdia.Zubieta pilota elkartea Pasa den asteburuan jokatu behar zuten 62. Enrique Abril errebote txapelketaren finala. Ordea, bertan behera geratu zen eguraldi txarraren iragarpenagatik. Horrela, astebete atzeratu dute, eta igandean, azaroaren 2an, izango da, Zubietako Errebote plazan (10:30).
Zubieta 2 eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeak ariko dira finalean. Gogoratu behar da, finalerdietan, Zubieta 2 taldeak Kanboarrak gainditu zuela Zubietan (13-11). Neurketa estua eta lehiatua izan zen, hiru ordukoa. Bestetik, Luzeanek Zaharrer Segi hartu zuen mendean, Villabonan (13-4).


