Kopak salba dezake Reala?
Txuri-urdinek lehen kanporaketa jokatuko dute Negreira galiziarren zelai txikian, gaur, 21:00etan.
Realaren eta Jove Españolen arteko partidako une bat.Reala Ligako penak kitatzeko balio dezake Espainiako Kopak, beti ere, azken sei urteotako aldarte onari eusten badiote. Izan ere, Reala hirutan iritsi da finalerdietara, eta 2021eko kopa irabazi zuen. Beraz, ilusioa sortzera iritsi den txapelketa da zale txuri-urdinentzat. Kopako formatua aldatu zenetik, hobeto moldatzen da Reala, baina txapelketa serio hartuta.
Lehen kanporaketako partida jokatuko dute gaur gauean, Coruñan (Galizia). Aurrez aurre, Preferente mailako Negreira taldea izango dute, hirugarren mailara igotzeko zorian izan zena pasa den denboraldian. Horiek horrela, gainditzeko kanporaketa erraza izan behar luke Realarentzat, baina txapelketa serio hartuta.
Sergio Francisco entrenatzaileak eskura dituen lehen taldeko jokalari guztiak eraman ditu, min hartuta daudenak izan ezik. Hau da, bigarren taldeko jokalaririk ez du sartu deialdian. Ondorioz, hamaikakoa minutu gutxien jokatu dutenekin osatuko duela aurreikus daiteke: Marrero atean; Aihen, Caleta-Car, Aritz eta Odriozola atzean; Sucic, Marin eta Turrientes erdian; Zakharyan eta Goti goiko hegaletan; eta Sadiq aurrean.
Pasa den denboraldian, Alacanteko Jove Español taldearen aurka jokatu zuten lehen kanporaketa, eta aise irabazi zuten txuri-urdinek (5-0).


