Jon Balda atzelaria ere berritu du Realak
Erik Bretos kirol zuzendaria eta Jon Balda jokalaria, Zubietako bulegoetan.Reala Azken bi asteotan, Realak bigarren taldeko hiru jokalari gazteren kontratua berritu du. Hirugarrena da Jon Balda atzelaria, eta 2028ra arte jarraituko du klub txuri-urdinean. Anoetakoa haurra zela iritsi zen Zubietara.
Ekain Orobengoa aurrelaria eta Tomy Carbonell erdilaria dira berritu dituzten beste bi jokalariak.


