Hegan egiteko prest dago Danajan laukotea
Danajan laukotea. Añorgako Danajan taldea gogotsu dago irailean argitaratu zuten Itzulera diskoa lau haizetara zabaltzeko. Hain zuzen ere, Hegan egiteko abestia animaziozko bideoklip batekin aurkeztu dute. Lander Ayllonek zuzendu du, eta berak zein Gorka Aranburuk egindako marrazkiak ditu.
Rafa Cabeza musikariak gidatzen duen laukoteak askotariko rock doinuak nabarmendu ditu lan berrian. Diskoa osorik entzun daiteke plataforma digitaletan. Baita ere, duela hiru urte argitaratu zuten Zabor hipersonikoa estreinakoa.
Cabezarekin batera, beste hiru musikari hauek osatzen dute banda: Unai Zabala (gitarra), Iker Iparragirre (baxua) eta Iñaki Udabe (bateria).


