Dani Diaz da laugarrena
                    Erik Bretos kirol zuzendaria eta Dani Diaz jokalaria, Zubietako bulegoetan.Reala                Realak harrobiko eta bigarren taldeko jokalariak berritzen jarraitzen du. Dani Diaz kantabriar gaztea da lotu duten laugarrena. 2029ra arte luzatu dute 19 urteko erasoko jokalariaren kontratua.
Kadetea zela ekarri zuten Zubietara Santanderreko Racingetik, eta pasa den sasoian debuta egin zuen Realaren lehen taldearekin. Pixkanaka, gero eta protagonismo gehiago hartzen ari da txuri-urdinen bigarren taldearekin.
Duela gutxi berritu dituzten beste hiru jokalariak dira Jon Balda atzelaria, Tomy Carbonell erdilaria eta Ekain Orobengoa aurrelaria.
								
								
							
					
		        	

