Bafi proiektua konpartitu du Adrian Perez donostiarrak
Adrian Perez 'Bafi' musikaria. Seme-alabekin jolas moduan hasi zena, denborarekin disko batean jaso du Adrian Perez Bafi musikari donostiarrak. Hain zuzen ere, Bafi izenpean aurkeztu du Etxeko loturak diskoa. “Bakarkako proiektu hau norberari buruzko gogoeta bat da, azken boladan topaturiko bizipenekin lotua. Etxean eta etxekoentzat sortua”, adierazi du Perezek.
Haren lehengusu Unai Pelayo Pelax musikariak oparitutako grabaketa mahai bati esker abiatu zuen bakarkako proiektua. Horrela, diskoko kantak Egiako Tolare estudioan grabatu ditu Perezek: “Oraindik ere grabaketa xume eta gordinak badira ere, bertan rock akustiko eta melodikoak uztartzen dira hitz landu eta sakonekin”.
Grabazioan, Pelaxen laguntza izan du, eta moldaketak ere egin ditu. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Beñat Antxustegik egin du.


