Beldurrezko hanburgesak eta 'Blade Runner'
Nire lagun on-on batek askotan oroitzen du Blade Runner: «Sinistuko ez zenituzten gauzak ikusi ditut nik. Orionetik harago espaziontziak su hartzen…». Jada ez gara harritzen ezeren aurrean, eta horregatik, akaso, ez gara asaldatzen. Eta ez dugu elkarrekin asaltuz hartzen ezta Cristina Eneako kartel txatxu hori ere ez. Noiz hasten da hiria geuretzat berreskuratzeko garaia?


