Gorka Carrera berritu du Realak, bigarren taldearen golegile nagusia
Erik Bretos kirol zuzendaria eta Gorka Carrera aurrelaria, Zubietan.Reala Bost gol daramatza Gorka Carrerak Realaren bigarren taldearekin, bigarren mailan jokaturiko hamabi jardunalditan. Era berean, bost dira klub txuri-urdinak berritu dituen bigarren taldeko jokalariak. Carrera bera da bosgarrena, eta 2030era bitarte berritu du kontratua Realarekin.
Errenteriako aurrelaria gaztea zela iritsi zen Zubietara, eta hirugarren taldearekin nabarmendu ondoren, bigarren taldean egonkortu da. Txuri-urdinek berritzen duten bigarren aurrelaria da, min hartuta dagoen Ekain Orobengoaren aldeko apustua ere egin ondoren.
Lotu dituzten harrobiko beste hiru jokalariak dira Dani Diaz aurrelaria, Jon Balda atzelaria eta Tomy Carbonell erdilaria.


