Autokarabanentzako 85 aparkaleku gehiago egingo dituzte Igaran
Igarako autokarabanentzako aparkalekua. Igarako bidean autokarabanen aparkalekuak egiteko lurrak mugitzeko proiektua onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak: 85 autokarabana aparkaleku gehitzea aurreikusten dute, hala. Adierazi dute, gainera, proiektua “hirigintza proiektuarekin bat datorrela” eta aparkaleku horiek egiteko tokia “egokia” dela.


