Hilaren 22an iritsiko da Udazken Festa Antiguara
Sansustene elkartea. (Argazkia: Iñaki Agirre) Antiguako udazken festa ospatuko dute hilaren 22an, eta egitarau oparoa ondu dute, egun osoan zehar disfrutatzeko:
12:30ean hartuko dute martxa, Loretopeko trikitilarien eskutik, trikipoteo girotua egingo baitute Benta Berri plazatik hasita, Matia kalean zehar. Eguerdian, 14:30ean, bertso bazkaria antolatu dute San Sustene elkartean, Eli Pagola eta Peru Aiartzaren ahotsetara. Bazkalostean, ordea, bertso saioa eta bingo musikatua egingo dute. Iluntzean, dantzatzeko garaia izango da, Txantxarreka gaztetxean: Dj Jaleo arituko da 20a.00tan, eta M.J. eLePe-ren txanda izango da 20:30ean.



