Reala berriz ere Deportivoren aurka ariko da final-zortzirenetan
Realaren eta Real Madrilen arteko partida, pasa den denboraldiko Espainiako Kopan.Reala Pasa den sasoiko sentsazio mikatza kentzen ahaleginduko da Reala, emakumezkoen Espainiako Kopan. Atzo arratsaldean egin zuten zozketan, eta Coruñako Deportivo izango dute arerio final-zortzirenetan. Hau da, iazko Kopan gertatu antzera. Orduan, gol bateko aldearekin kanporatu zituzten galiziarrak (0-1).
Partida bakarrera jokatuko da kanporaketa, eta Galizian izango da. Datari dagokionez, abenduaren 19an, 20an edo 21ean izango da neurketa.
Finalerdien atarian geratu ziren iragan denboraldian, Real Madrilen kontra luzapenean galdu ondoren (3-1). Maila onean aritu ziren txuri-urdinak, eta arauzko 90 minutuak berdinduta bukatu zuten bi taldeek. Ordea, luzapenean madrildarrek bi gol egin zituzten.


