Helmi Tulonen finlandiarra fitxatu du Ibaeta Basketek
Helmi Tulonen saskibaloi jokalari finlandiarra. Denboraldi hasierako lehiakortasun maila altuari eutsi nahi dio Ibaeta Basket saskibaloi taldeak. Horrela, Helmi Kriistima Tulonen finlandiarra fitxatu dute, Veronika Remenerova eslovakiarra ordezkatzeko. Izan ere, min hartuta dago, eta eskuin belaunean ebakuntza egin zioten atzo.
Tulonen 1,90 zentimetroko garaierako pibota da, eta AEBetako Pittsburgeko (Pennsylvania) Duquesne unibertsitatean hasi zuen bere ibilbidea. Dena dela, ezagutzen du Espaniako emakumezkoen liga. 2019an, hamaika partida jokatu zituen Celtarekin, bigarren mailan. 2020an, berriz, Galdakaoko Ibaizabalen aritu zen. Ondoren, Italiako ligan lau denboraldi egin zituen, eta duela gutxi arte Hungariako Uny Gior taldean aritu da.


