Sei bertsolari ariko dira Bilintx Sariaren finalean
Bihar, hilak 21, Bilintx Sariaren finala jokatuko dute Urgullen magaleko Guardetxean, 19:00etan. Kanporaketak bukatuta, sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Aitor Etxebarriazarraga, Andoitz Urdapilleta, Irantzu Idoate, Peru Aiartza, Manex Mujika eta Eki Mateorena.
Bilintxi Balantxa bertso eskolak antolaturiko sariketak Donostiakoak diren edota bertan bizi direnen bertsolarientzako plaza izatea du helburu. Hedabide honek bertso eskolako hainbat kide elkarrizketatu zituen urria bukaeran.


