Ibaeta Basketek etxetik kanpo ere irabazten jarraitu nahi du
Donostiako saskibaloi taldeak Galizian jokatuko du etzi, Ferrolen kontra (18:00). Seigarren garaipena eskuratu dezakete.
Ibaeta Basketen eta Estudiantesen arteko partida, Gaskan.Ibaeta Basket Bolada onari eusteko martxarekin dabil Ibaeta Basket. Seitik bost partida irabazita, lidergoan daude beste lau talderekin batera. Tentsio eta lehiakortasun horri eusteko, partida garrantzitsua jokatuko dute etxetik kanpo. Galiziako Ferrol taldearen pistan ariko dira etzi (12:00). Sailkapenean pixka bat beherago dauden arren, hiru garaipenekin, talde gogorra eta arerio zaila izan ohi da. Bestalde, Gipuzkoa Basketek putzutik ateratzeko neurketa jokatuko du bihar, Fuenlabradaren kontra (18:30).
Futbolean, euskal derbia izango dugu gizonezkoetan. Osasunaren kontra jokatuko du Realak, bihar, 18:3oan, Sadar futbol zelaian. Selekzioen etena gaindituta, Anoetatik kanpo behar dituzten puntuak batzeko beste aukera bat izango dute. Batez ere, beheko postuetatik aldendu eta goikoetara hurbiltzeko. Realeko neskek, berriz, Athleticen kontra Anoetan lorturiko berdinketa tristea atzean utzi nahi dute. Oraingoan, Zubietan ariko dira, eta Alhama izango dute aurrez aurre, etzi, 12:00etan.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko bi taldeek bihar iluntzean. Mutilek lidergoa mantentzeko partida jokatuko dute Anoetako izotz jauregian. Majadahonda madrildarren aurka ariko dira, 21:00etan. Neskak, ordea, Tartalo azken sailkaturen pistan ariko dira bihar, 21:30ean. Sailkapeneko azken postuetan daude donostiarrak, eta ezinbestekoa izango da neurketa hori irabaztea.
Belar hockeyan, Realak Taburienteren zelaian jokatuko du etzi, 12:30etan. Lehen itzuliko azken partida izango da, eta zinez erabakigarria. Izan ere, kopara sailkatzeko lehen zortzien artean bukatu behar dute txuri-urdinek. Une honetan, zazpigarren tokian daude.
PARTIDAK
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 7. jardunaldia
- Ferrol – Ibaeta Basket (etzi, igandea, 18:00)
Gizonezkoen bigarren maila, 9. jardunaldia
- Fuenlabrada – Gipuzkoa Basket (bihar, larunbata, 18:30)
Futbola
Gizonezkoen liga, 10. jardunaldia
- Osasuna – Reala (bihar, larunbata, 18:30)
Emakumezkoen liga, 12. jardunaldia
- Reala – Alhama (etzi, igandea, 12:00)
Izotz hockeya
Gizonezkoen lehen maila, 9. jardunaldia
- Txuri Urdin – Majadahonda (bihar, larunbata, 21:00)
Emakumezkoen lehen maila, 8. jardunaldia
- Tartato – Txuri Urdin (bihar, larunbata, 21:30)
Belar hockeya
Emakumezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
- Taburiente – Reala (etzi, igandea, 12:30)


