Muchas Telas saltokiak Euskadiko Merkataritza Saria jaso du
Muchas Telas dendako Pili Jimenezek jaso du saria, Gasteizen.Irekia Berrogei urte bete ditu Donostiako Muchas Telas saltokiak, eta, atzo, aitortza berezia egin zioten, Gasteizen. Hain zuzen ere, Pili Jimenez dendako arduradunak Euskadiko Merkataritza Saria jaso zuen, egindako ibilbideagatik.
Eusko Jaurlaritzak atzo banatu zituen profesionalen bikaintasuna eta ibilbidea aitortzen dituzten Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Euskadi Sariak. Hainbat izan ziren sarituak, eta, tartean, Donostiako establezimendua.
Sarituen ekarpena nabarmendu zuen Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, “beren esparruan erreferenteak baitira berrikuntzarekin, jasangarritasunarekin, profesionalizazioarekin eta lurraldearekiko errotzearekin duten konpromisoagatik”.


