Ander Cepasek zilarrezko domina eskuratu du Europako txapelketan, eta Olaia Martinezek brontzezkoa
Olaia Martinez —ezkerretik lehena—, eta Ander Cepas —eskuinetik lehena—, irabazitako dominekin.Espainiako Federazioa Suediako Helsinborg hirian jokaturiko mahai tenis egokituko Europako txapelketan, Ander Cepas eta Olaia Martinez donostiarrek domina bana eskuratu dute.
Cepas 9 klaseko finaleraino iritsi zen, baina zilarrezkoarekin konformatu behar izan zuen, Laurens Devos belgikarraren kontra galdu ostean (1-3). Aurretik, Jan Reinig alemaniarra eta Lev Kats ukrainarra kanporatu zituen. Gogoratu behar da iaz Parisen jokaturiko Paralinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuela.
Martinezek, berriz, brontzezko domina eskuratu zuen 8 klaseko kategorian. 17 urte baino ez ditu, eta historikoa da haren lorpena. Finalerdietan galdu zuen Grace Williams britainiarren kontra (0-3), eta horrela ziurtatu zuen brontzea.


