Urtaroa ospatu dute Antiguan
Bertso bazkaria egin zuten San Sustene elkartean, Eli Pagola eta Peru Aiartza bertsolariekin.Asier Gonzalez de San Pedro Udazken festa ospatu zuten larunbatean, hilak 22, Antiguan, egitarau oparoarekin. Eguerdian, Loretopeko trikitilariek girotutako trikipoteoarekin ekin zioten egunari. Matia kalean barrena ibili ziren eguerdira arte, orduan, Sansustene elkartean bertso bazkaria egin zuten Eli Pagola eta Peru Aiartza bertsolariekin. Bazkalostean, aldiz, bingo musikatua. Amaitzeko, Jaleo eta M.J eLePe DJ-en doinura dantza egin zuten Txantxerreka gaztetxean.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariak goizean zehar egindako argazkiak:


