«Neguko protokoloarekin jarraituko dugu, aurreko urteetan egin dugun moduan»
Jon Insausti alkatea, udaletxeko prentsa aretoan.Donostiako Udala Donostiako Udalak hilaren 15ean abiatu zuen neguko protokoloa, etxerik gabeko pertsonei aldi baterako baliabideak eskaintzeko. Besteak beste, Antiguako La Sirena aterpetxea soilik irekiko dute Euskalmetek kostaldean izozte arriskua dagoela adierazten duen gauetan. Horren aurrean, Kaleko Afari Solidarioak taldeak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sareak udal gobernuaren jarrera salatu eta aterpetxea “negu eta urte osoan” irekitzeko eskatu diote udalari.
Aterpetxearen inguruan galdeginda, Jon Insausti alkateak adierazi du abian jarri duten neguko protokoloari eutsiko diotela: “Udalak urtero izaten du neguari aurre egiteko protokoloa, eta protokolo horretan daude zehaztuta zeintzuk diren geure baliabideak zabaltzeko baldintza guztiak. Horiekin jarraituko dugu, aurreko urteetan egin moduan”.


